Nigan-en, tratamendu pertsonalizatu eta integral bat aplikatuz, zure errekuperazio-prozesuan eta ongizatean lagunduko dizut.
-

Terapia Manuala
Fisioterapiaren espezialitate bat da, eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako balorazio eta tratamendu klinikoaz arduratzen da. Muskulu, nerbio odo hezur-ehunean eragiten duten eskuzko tekniken multzo bat da, disfuntzioak tratatzeko, mina gutxitzeko eta organismoaren mugikortasun eta funtzionaltasuna hobetzeko.
-

Artikulazioa Tenporomandibularraren balorazioa eta tratamendua (ATM)
Artikulazio tenporomandibularra (ATM), mandibulako hezurra eta garezurreko hezur tenporala lotzen dituen artikulazioa da. Ahoa itxi eta irekitzeko, mastekatzeko, irensteko, arnasteko eta hitz egiteko mugimenduez arduratzen da.
Artikulazio horretako disfuntzio batek ahoko edo zerbikaletako mina, migraina eta zefalea eragin ditzake. Funtsezkoa da lehenik eta behin, diagnostiko on bat egitea eta, ondoren, tratamendu eraginkor bati ekitea; mina arintzeko, gaitasun funtzionala hobetzeko, artikulazio barruko lubrikazioa hobetzeko, artikulazioko trofismoa errazteko, ariketen bidez muskulaturaren kontrol motorra hobetzeko eta mugimenduaren patroia hobetzeko.
Ohiko patologiak:
- Bruxismoa
- Masail-hezurraren luxazio edo subluxazioa
- ATM-aren artritisa eta artrosia
- ATM-ko diskoaren desplazamendua
- Migraina eta zefaleak
- Zerbikaleko mina
- Mialgiak
- Interbentzio kirurgikoak (artroskopia, protesia)
-

Osteopatia Estrukturala
Osteopatiaren adar bat da. Eskuzko tekniken bitartez, lokomozio-aparatuaren bidez gorputzaren sistema guztien arteko erlazioan oinarritzen da, gorputzaren oreka ona lortzeko.
Teknikak:
- Artikulazioen manipulazioak: mugimendu azkar eta zehatzak, artikulazioen mugikortasuna berreskuratzeko.
- Energia muskularren teknikak: kontrakzio-erlaxazio teknikak.
- Luzaketak eta mugikortasun teknikak.
- Faszien eta ehun bigunak tratatzeko teknikak: tentsioak askatzeko.
-

Puntzio Lehorra
Puntzio lehorra, min miofaszialaren sindromea tratatzeko erabiltzen den teknika inbaditzailea da. Puntu miofaszialek/PGM, hau da, muskulu eskeletikoaren nodulo irritagarria, muskulu-zuntzen zerrenda tenkatu batean kokatzen denak, eragindako zeinu eta sintoma sentsorialen, motorren eta autonomikoen multzoa da. Teknika honetan, orratz esterila sartzen da, substantziarik edo fluidorik injektatu edo atera gabe, PGM-aren barruko muskuluaren banda tenkatuan. Estimulu mekanikoa soilik erabiltzen da kolageno-zuntzen berrantolaketa errazteko, horrela odol-fluxua areagotuz eta muskulua erlaxatuz.
-

Indiba (Errehabilitazioa eta Kirola)
448 kHz-eko frekuentzia duen radiofrekuentzi teknologia aurreratua da. Ehunen sendatze naturala eragotzi, berreskuratze-denborak murriztu eta emaitza klinikoak hobetzen ditu. Min kronikoa (artritisa, artikulazioetako mina), lesio akutuak (zaintiratuak, giharretako distentsioak), giharretako eta hezurretako patologia (algiak), tendinopatien errehabilitazioa, kirurgia osteko mina arintzea eta hantura gutxitzea kudeatzeko erabiltzen da.
Onurak:
- Mina, inflamazioa eta artikulazioen zurruntasuna murrizten ditu.
- Lesio akutuen, gaixotasun kronikoen eta kirurgia osteko prozesuen errekuperazioa bizkortzen du, funtzionaltasuna eta mugikortasuna hobetuz.
- Odol-zirkulazioa aktibatzen du, oxigenazio eta nutrizio zelularra erraztuz.
- Hematoma eta edemak drenatzen laguntzen du.
- Ehun bigunen eta muskularren berriztatzea estimulatzen du.
- Tendoi eta muskulu sistemaren malgutasuna hobetzen du.
- Zikatrizatze prozesua erraztu eta bizkortzen du.
-

Ariketa Terapeutikoa
Norberaren beharretara egokitzen diren ariketa espezifikoak dira. Mina eta inflamazioa gutxitzeko, mugikortasuna hobetzeko, muskulatura indartzeko, mugimendu-ereduak berriz hezteko, postura zuzentzeko eta eguneroko bizitzako jardueretan funtzioa hobetzeko balio dute.
-

Talka-Uhinak
Talka-uhinen terapia, teknika eraginkorra eta ez inbaditzailea da. Muskulu-eskeleto sistemako lesioak, tendinopatiak, kaltzifikazioak eta mina tratatzeko erabiltzen da, bereziki, fase subakutuetan edo kronikoetan.
Ekintza mekanismoa:
Gailu espezializatu baten bidez, frekuentzia handiko eta iraupen laburreko uhin akustikoak sortzen dira, eta horiek hezurren, tendoien, ligamentuen edo muskuluen egituretara heltzen dira.
Uhin horiek ehunean eragiten dute, presio mekaniko kontrolatua sortuz, eta horren ondorioz erantzun biomekaniko eta biokimikoak aktibatzen dira, ehun kaltetuen erregenerazioa eta erreparazioa bultzatuz.
Eragin terapeutikoak:
- Antiinflamatorioa
- Analgesikoa
- Baskularizazioaren handitzea, oxigenazioa eta mantenugaien hornidura hobetuz.
- Kaltzifikazio eta fibrosien disoluzioa: uhinak kaltzio-deposituak zatitzen ditu, haien xurgapena erraztuz, eta mugimendua mugatzen duten atxikidurak edo fibrosi-ehunak apurtzen laguntzen du.
Ohiko indikazioak:
- Faszitis plantarra eta orpo-espoloiak
- Sorbaldako tendinopatia kantzifikatu eta endekapenezkoak
- Epikondilitis laterala edo “teniseko ukondoa”
- Akilesen tendinopatia
- Tendinopatia rotulianoa
- Min miofasziala eta puntu-gatiluak