Mujer con uniforme de trabajo en una clínica, sonriendo y sentada en una camilla o mesa de exploración.

Niganen inguruan

Maddi Erauskin Alkorta naiz, Bartzelonako Sant Cugat del Vallès-eko Gimbernat i Tomàs Cerdà Unibertsitatean graduatua. Ia hamarkada bat daramat fisioterapia munduan lanean eta ibilbide horrek aukera eman dit maila profesionalean zein pertsonalean hazi eta nire bokazioa berresteko: pertsonei beraien errekuperazio eta ongizate-prozesuan laguntzea. 

Fisioterapeuta gisa egin dudan ibilbide profesionalean, akademikoki prestatzen joan naiz, pertsona bakoitzari tratamendu osoago eta egokituago bat eskaini ahal izateko. Madrilgo Osteopatia Eskolan, Disfuntzio Neuromuskuloeskeletikoen Masterra egin nuen, Travell & Sinmons-en, Min Miofaszialaren Sindromearen Tratamendu Inbaditzailea eta Kontserbatzailearen (puntzio lehorra) Kurtsoa, eta Kenzen Fomakuntzan, Artikulazio Tenporomandibularreko Disfuntzioen espezialitatea duen min Kraneofazialaren Posgradua.

Vista del interior de una cocina minimalista con paredes blancas, tres lámparas colgantes beige, plantas en macetas y un esqueleto de columna vertebral en una repisa.

Pertsona hurbila, arretatsua eta konprometitua kontsideratzen naiz nire lanean. Pertsona bakoitzak bere gorputza modu ezberdinean sentitzen du, eta horregatik nire lan egiteko modua beraiei entzutean eta enpatian zentratzen da, tratamendu indibidualizatu bat prestatu ahal izateko. Hortik sortu da NIGAN. Fisioterapia ulertzeko nire moduaz gain, inplikazio pertsonalean eta pertsona bakoitzari, konfiantzatik, laguntzeko dedikazioan oinarritzen da eta baita ere, zentrora etortzen direnei transmititu nahi diedanean: norberarengan oreka eta ongizatea lortzeak duen garrantzian. 

NIGAN-en, tratamendu bakoitzean nire ezagutza eta konpromiso osoa jartzen dut, pertsona bakoitza bere errekuperazio-prozesuan seguru senti dadin. Nire helburua, arreta pertsonalizatua eta lasaitasuna uztartzen dituen espazio bat eskeintzea da. 

Fisioterapia etengabe eboluzionatzen ari da, eta uste dut profesional gisa ere hala jarraitu behar dudala, ebidentzia zientifikoan oinarritutako eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako tratamenduak eskeini ahal izateko.

Gorputz bakoitzak bere historia du.

Nire lana oreka berreskuratzen, mina arintzen eta zure bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da.

Eskatu hitzordua